Hauxe da gizakiyak dakin bakarra jayotze danian, lentxio o beanduxio hil ingoala. Gu baino lenogotik daudenak normalian lenogo juteia, batzutan beandugo etorri dianake bai, baño gure gizarte kultura honek, hainbesteko kontradikziyuak barnearazi dizkigun honek eztigu uzten heriotza era normal batian tratatu, eta asumitzen.
Trixte, nearra ta kalamidadia jartze zaigu burugañian gure ingurukonbat hiltze danian, ta hala eztana jartzen sadiko hutsa da, o insensible bat, o psikomata (nere anai txikiyak inbentatutako hitza)… Total, bizi errealian honek emate gattu biar dana baño askoz geyo sufritzea, nahiz ta gertaeren sekuentziya zein izango dan jakin oso gaizki pasatze deu olako suzesuakin. TA odola, odola da. Azkenian norbere sustrayak zure ondotik jutian, hauen hutsa bizi guztiako geatzeia… ez berriro sekula ikusiko ez dittugulako bakarrik, jun diain oin ardura eta papera norbattek hartu biar dittulako.
Askotan umia dana, kolpian in biar izateu heldu. Baño alare eun batzutan ume espiritu oi atea ittea… ta ordun etortzeia trixturak, biarrezko dittuzun oik eztaudelako, ta eztialako sekula geyo eongo.
TA hau denak eztu ezertako baliyo, oi da okerrena, pena emateko posta bat emateula, ta pena emateko idazteun jendiak nazka emateit. Indartsuk izan biar deu, ta bizin aurrea segi, guri tokatze zaigun arte beintzat.
Eutsi goyari denak, uain artre aguantatu ta aurrea in badeu, hemendikan aurreare ingo deu ta. Ta falta dianataz ez aztu, baño eztia etorriko, guk jun biarko deu.
Geroarte atta!