Ez konfundittu, eniaz bi pertsonakin o geyokin dabillen oitako bat, formala naiz oso.
Baño ze kuriosua asuntua, emakume askokin tratatzia tokatze zaitela heterosexuala ta gizonezkua izanda. Harreman estuguak batzukin, bestiakin ez hainbeste. Konfiantza, kontaktu fisikua, ta hitzetteko gayak desberdiñak dia denakin. Eta bikotia dakat aspalditik, eztijuazti gauzak ortikan. Neure buruai galdetzeyotena da nun don poligamiyan eta monogamiyan arteko muga. harreman sexualetan? Sentimentutan? En el folleteo?
Eztakit ba, etzait garbi geldiotzen. Harreman sexualana oso neurgarriya da bai, baño askotan bestelako jesto, beiratu o jokaera batztuke badauke eduki erotiko bat. Eztakit haundigua o txikigua larrubak beak baño. Beste alde batetikan sentimentuke neurtzeko oso zallak dia, ta parametro horrekin batzuk konfundittu leizke. Enfin, ta zein da arazua? Ba batez.
Jende batei bildurra emateyo harremana eukitzia jende askokin, batzuk hotzak dialako eta beste batzuk askozaz gertugokuak gealako, ta askotan jende hau alkarren onduan jartzian eztia konpatibliak, o nolabatteko ezin eonak sortzeik dazka. Ezta ezerre pasatzen, lasai. Denok gea poligamuak, era batea o bestea. Mugal norbeak jartzettu, ta garbi eukiezkeo ezto arazoikan, lasai ibili.
Nahia said,
Maiatza 17, 2010 @ 2:17 pm
Eta ze beharrezkoa den gainera poligamia hori. Ze, hori ez bagenu, “monogamiaz” beraz ere nazkatuko ginateke.
Muga norberak jartzen du, baina nik ez nuke sexuan jarriko. Hori sinpleegia da.
Poligamia on!
kinkitime said,
Maiatza 18, 2010 @ 11:04 am
Mugak norberak jartzettu, aleguiya norberak ikusteula poligamua dan o ez. Batzuntzako beiratuk kruzatzia poligamia da, o eskuba ematia, o bi muxuk… norbeak ikusteu nola jokatu…
nahiaetaezina said,
Maiatza 19, 2010 @ 5:29 am
Irakurri ez dudala bezela egingo degu bale?
itziartarra said,
Maiatza 17, 2010 @ 2:26 pm
Ez nuke esango danak geanik poligamuak; ez behintzat post-ian aipatzen deken eran. Bi kontu bereiziko bainixkikek: benetako erakarpena alde batetik eta seduzitzeko eta seduzitua izateko beharra bestetik. Norbea bere buruakin eta albuan dakanaki gustoa, pakian, eta zentrauta dauanian seduzitzeko behar hori (norbere egoakin, rekonozimendua lortu beharrakin) uxatzen dek; eta eguneroko roze hoietan konponente sexual hoiek alde batea uzten dixkik. Hori bai, benetan erakarria sentitzen bahaiz hori bai dek erreala… Baina gogoeta interesgarrixa.
kinkitime said,
Maiatza 17, 2010 @ 3:29 pm
Sentitzeit ba kontra in biarra, baño eztit ba nik uste hik esateken ortan. Netzako naiz ta zentratuta, ingrubakin, ta era guztitako harremanakin gustoa eondare sedukziyuan jokubortan sartzia badakak, plazer hutsangatik bakarrik badeke. Denetikan ziok jende artian, batzuk frailiak bezelakuak dittuk, iñorrekin eztittuk relazionatzen inguru guztiya gaizki jundare aislatu ittettuk. Geyo esangoit, nik uste sanua dekela norbean muga sozialak zabaltzia al dan edo gustatze dan neurrin, iñorrei miñik emate eztiyoken bitartian. Azken fiñian esandakue dek, norbeak jartzeizkik mugak.