Hitzako potro, meziek eta!

Bueno potro, uaingo post hau hitzako ziek, beti esan izanduitelako gauza txarrak bezela onake esan in biarra zazkaula, ta enauk ba uainguan ixilik geatuko.

Hikin lana ittia ohore bat izan dek, hire esperienzti ta jakinduriyakin eunero launduiakelako nere buru arin ta berua lasaitzen, beti eon aizelako aurrea beira, zuluan gitxaudenian beti ateatzeko bidiak billatzen, ni zuluan bekaldea beira nitxon bitartian. Momentu onak eta txarrak pasaizkiu, gure lanak in dizkiu, ta guriak eztittukenake beste milla, ta gustoasko gañea ixi ixilikan. Ta bukatu zaiak hikin lana itteko txollua, baño hi, enin ba hau esan gabe geatzeko gogoikan.

Eskerrikasko Ekai, plazer bat izan dek, ta nahi dekenian bixitan etorri ta haragi bola nere kontu!

Advertisements

Comments (1) »

Jende ustela

JEnde mota ugari do munubontan, asko. Denetik eotea baztar guztitan, ta launtasunak, amistadiak eta gañuntzekuak tarteko relazionatu itte gea.

Harreman mota ugari do or tartian, amistadiak eta launtasunak, maiteiñak, gorrotuak eta beste milla. Baño orokorrian, jendian harremanak milla eragillengatik baldintzatuta badaudere, inportantena, eragiñik haundina dakana, eta harreman baten errua dana da erlazionatzeian pertsonan barruba. Bai, olako xinple ikustet. Jende ona ta txarra do, jende zintzua ta jende gaiztua. Jende noblia ta jende ustela.

Ta harremanake pertsona bea nola danan norabidian juteia. Jende oi, launtasun koiuntural eta superfizial bat eskaintzeko gai dana, jende ustela da. Benetako biarra etortze danian bere “launak” abandonatzettuna, jende faltsuba, ustela ta gaiztua da. Azkenian launtasun horren funtsa supeditatze duna egoera puntual batea, oi interesak soilik moitzeun pertsona izangoa.  Jende oi ezin det aguanttau; Nola litteke harreman bat izan pertson abatekin, igual dit launtasuna, lanekua, o dana dalakua izan, ta harreman oi moztutzia, o saltzia, o eun batetik bestea aldatu dala asumitzia  signo garbi bat da pertsona oi ustela danana.

Laun bat gaizki eoteatik laundu biarrian uzte duna kunetan tirata, langille bati mezi deun errespetubakin tratatu partez mespretxatze duna, oik danak ezertako baliyo eztuen pertsonak dia, batez. Olako jendiak mezi dun bakarra da bere superfizialidade eta hegoismo puta ortan usteltzia danak, eta biyarko eunian, gaizki daudenian, benetako launak biar dittuenian, jende ona ta noblia onduan eukitzia launtzeko, ta kontuatzeko ze mixerable ta kakaliak izan dian bizi guztin.

Bueno, ortaz aparte gauza bat ingon niyeke danai, ratatatatatatatatata, danak akatu, ta denak zulo bakarrea bota, bakoitzak zulo bat ittia eztulako mezi, ta gañetikan karia botako niyoke, al balitz olako geyo sekula ez ateatzeko.

Azkeneko hau broma da, ez hartu al pie de la letra, baño eztet soportatzen jende oi, ta nere psudo-laun onbatek hau irakurtze badu, ta olakua dala sentittu, mesedez, ezaiazue itzein geyo sekula, zuek bezelakuakin eztet eta tratuik euki nahi.

Comments (1) »

Zenbat dakaun ikasteko

Uain dala urte teritik lan berdiñian nabil. Orduarte ikasketetan attu izandu naiz. Nere zikloko nota altunak atea ta zeozer banekilakuan hasi nitzan, eta ezer gutxi nekila konturatu. Usurbillen attu nitzan, ta asko ikasi nun. Prozesu gorra, baño earra. Oso aberasgarriya. Eta geo Hernania etortzia tokatu zitzaian. Uain bai, uain benetan nekin asko, experientziyare banun, ta enitzan eozin. Baño euna jun ta euna etorri kontuatze naiz putaideaik eztakatela. Lankide berrik beti daukela zaozer nei irakasteko, eta humiltasunez eta gogo onez ikasi biarra dola jende honi entzuten, gozada bat dalako. Olaxe da bai lana ta bai biziya… laun berrik itte dittuzun neurrin hauek e eakusteizkizuen gauzak etzenittuke sekula ikasiko bestela.

Eta ortan suertia dakat; Bai lankide oso on batzuk dittutelako asko eakusteienak, eta pixkana pixkana ikasten ai naiz nire; ta bestalde laun berrike badazkatelako ikeragarri eakusteienak euna jun ta euna etorri, ta zueke oso inportantiak zeate netzako.

Milesker denoi, ni sayatuko naiz humiltasunez zuen lekziyuak barneatzen.

Comments (3) »

Mugak

Badia era askotako mugak. BAtzuk frontera modun, herrailde desberdiñan artian jarritako lerro gezurretazkuoik. Badia beste batzuk altura mugak, lurrazpiko parkiñetan kabitze eztian kotxe o furgonetak  abixatzeko jartzeian oitakuake.

geo badaude muga administratibo o fisiko oitaz aparte muga moralak. Konportatzeko garayian leku bakoiztian muga batzuk daude. Ezta berdiña etxian nola portatu, o taberna batian. Ezta berdiña launartian ta  bikotekidiakin nola portatu, o herri txiki batian ta hiri haundi batian. dena muga kotuba da.

Ta geo daude norbeak jartzettun mugak. Norebere segurtasuna bermatzeko dianak. Terreno personal. Bakoitzak biarrezko ikustettun neurrik jarri, bai fisikuak, bai perstonalak, bai sentimentalak. Muga oik biar dian lekun eraikiztiak denbora damaki, ezto dudikan. Eta eun batetikan bestea muga oik moitzen astiak, o intruso onbat dola ikustiak peligrua dakar. Urtetako lana, estabilizaziyo prozesuboi arriskun jartzeu. Ondo zaindu mugak, o bestela bota muga guztik. Bidaiatzia gustatze zaye batzuiri, beste batzuiri ez. Batzuk abentura zaliak gea, baño beste batzuk ez.

Bakoitzak ikusi biar dittu, bai bere mugak, bai bestianak. Pasa o ez, mottu o ez. Oi bai, besten terrenuan sartze bazea kontuz, eskatu baimena, ta permisoik gabe sartu bagea  barkatu.

Comments (3) »

Hitz polittak eta itxusik

Aaaaiii, ze gustoa aitzettugun hitz polittak, ta ze gutxitan esatettugun. Eztakit zeatikan, sekuak gealako, hotzak biarbada,  o oso exigentiak gure hitz edo esaldi positibuak iñorri oparitzeko. Ez arlo pribatun bakarrikan, bai lan mundun, bai eta gizartiakiko iruzkin orokorretan.

BEti daukagu joera txarra azpimarratzea onataz aztuta. Naikua da ” Ha hecho usted muy bien señora” o “eskerrikasko, oso emanaldi politta izan da, ez genun sekula olakoik ikusi” jendia alaittu, ta borondate ona bueltatzeko.

Egiya da hitz faltxuk eztuela ezertako baliyo ilusiyo faltsuk elikatzeko besteikan, baño egitan sentitze deuna esantzaun lasai. Gauza onak dian bezela, ta txarrake bai.

Eskerrikasko jende on horrei, ta txarrai ba aber mejoratze zeaten.

Comments (3) »

Poligamia

Ez konfundittu, eniaz bi pertsonakin o geyokin dabillen oitako bat, formala naiz oso.

Baño ze kuriosua asuntua, emakume askokin tratatzia tokatze zaitela heterosexuala ta gizonezkua izanda.  Harreman estuguak batzukin, bestiakin ez hainbeste. Konfiantza, kontaktu fisikua, ta hitzetteko gayak desberdiñak dia denakin. Eta bikotia dakat aspalditik, eztijuazti gauzak ortikan. Neure buruai galdetzeyotena da nun don poligamiyan eta monogamiyan arteko muga. harreman sexualetan? Sentimentutan? En el folleteo?

Eztakit ba, etzait garbi geldiotzen. Harreman sexualana oso neurgarriya da bai, baño askotan bestelako jesto, beiratu o jokaera batztuke badauke eduki erotiko bat. Eztakit haundigua o txikigua larrubak beak baño. Beste alde batetikan sentimentuke neurtzeko oso zallak dia, ta parametro horrekin batzuk konfundittu leizke. Enfin, ta zein da arazua? Ba batez.

Jende batei  bildurra emateyo harremana eukitzia jende askokin, batzuk hotzak dialako eta beste batzuk askozaz gertugokuak gealako, ta askotan jende hau alkarren onduan jartzian eztia konpatibliak, o nolabatteko ezin eonak sortzeik dazka. Ezta ezerre pasatzen, lasai. Denok gea poligamuak, era batea o bestea. Mugal norbeak jartzettu, ta garbi eukiezkeo ezto arazoikan, lasai ibili.

Comments (5) »

Bidaiatziaz ta ola…

BAdia urte batzuk daoneko nere aurrenengo biajia in nula. 18 urte bete nittuneko urte berezi eta gogor hartan izan tzan, fin de kursoko biajia ni mas ni menos, 13 eun autobusian sartuta europan zear. Ta biaje orrek aldatu zian biziya, ordundikan nere biziyan prioridadetako bat biajatzia izan da eta da gaur eun. Bidaiatziak momentu ikeragarrik eman dizkit, ametsetako jendian laun in naiz Salvador de Baian santero afrikar beltzan festa batetik hasita, Santiago de kuban Gladisen etxeko terrazako bukatze etzian konbersaziyo ikeragarri oik, o M´hamid eko gure launan familiko amona zan Gia 92 urteko amona Mali-arrakin itzein genunekua. Enfin, eztetla imajinature in nai biziya biajatu gabe.

Ta astero botatze deu primitiba ta euromillones, ez bizi ostentoso ta lujoso bat eameteko, ez, nai aña biajatzeko, ta nai deten leku guztita. Gaur eungo bizimodu puta honek limitatze gattu bai diruz eta bai denboraz, ta nere ilusiyo bakarra da paret oi botatzeik eukitzia. Ta nai detenian nai deten lekua jun al izatia… furgoneta 4×4 batian. Ezautze naunantzako betiko kontu iguala da, ba bai. Ta al detenian Afrika jungo naiz, ta al banu, eztakit etorriko nitzaken bueltan.

Leave a comment »